Esta vez no va a haber traducción, lo siento. Sólo algunos tendrán el placer de entender lo que he escrito, y muchos menos todavía lo entederán plenamente. Tal vez 2 o 3… La música de todos modos siento que describe bien mi estado de ánimo y lo que quiero expresar…

Zerbait apurtu da lurrazalean, eta amildegiaren ertzean aurkitzen naiz, aurrera so, aurreko kostaldea ikusi nahian. Tartean itsasoa sartu da, lehen lurra soilik zegoeneko tartea estaliz. Nire azpian olatuek gogor jotzen dute iskanbila garratza sortuz, nire pentsamenduak gortuz.
Azken aldian lurrikarak izan dira nire barne-muinan. Gogorrenak aspaldi izan ziran, zirrikitu txikiak sortuz. Dena den azken hilean guztia baretu zelakoan, lasaitasuna berreskuratu nuen. Eta bare egonik azkenekoa itzela izan da. Nahiz eta tamaina txikiagokoa, aurrekoen zirrikituen ahuldurak aprobetxatuz, haustura handia agertu da, aurretik sendoak uste nituen loturak apurtuz. Itsaso honen gainetik zubi bat eraikitzeko modurik egongo al da? Edo mugimendu berri batek hausturak itxiko al ditu egunen baten?
Argi dago lurrazala berriz eraldatuko dela. Izatez, eraldatu da jada, forma berriak sortuz. Aldez aurreko berdintsuak ez, baina horrek ez dauka zertan negatibo izan beharrik. Zubiak berreraikita daude, izatez sekulan desagertu ez zirelako. Agian, lurrikarak zirela eta nire ikuspegia aldatu nuen, nire gorputza biratu, leku berri batera so. Agian lurrikarek lekuz aldatu zituzten. Nok daki… Denborak soilik esango du gauzak aldatu ote diren edota nire ikuspegia izan den aldatutakoa, eta berriz hasierako tokira bueltatzeko modurik ote dudan.
Baretu naiz jada. Espero dut zu baita ere baretu izana. Hurrengo baterako abesti hau gogoratzen saiatuko naiz, motel. Baina zuk ere zerbait nabari ezkero egizu berdin… Badakizu non duzun lagun ona eta aterpea.

ARVE Error: need id and provider

About author View all posts Author website

Aitor Urresti

Erantzunak / Comentarios

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.