Bizkaiko mapa, instalazio kutsakorren kokapenarekin

Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi, bihotzean sua

Halan kantatzen eban Benito Lertxundiren abesti zaharrak. Gure Bizkaia, berdez, orlegiz, marrazten dogu gure buruan. Begiak itxi ezkero, seguru nago guztiok belar berdez margoztutako larre baten edo mendi baten pentsatuko genukeela. Ez al da holan?

Baina begiak ireki ezkero, zerbait arakatu ezkero, gure lurraren egoera askoz ere desberdinagoa dala ikusi genuke. Egia esan, gure lurraldea energian zikinen adibidez beteta dago.

Ez da bakarrik kontsumitzen dogun energiaren %7.6 bakarrik bertan sortutako energia berriztagarrietatik etortzea (2015. urtean). Haratago, gure lurraldea energia zikineko azpegituraz josita dago, mapa honetan ikus daitekeen bezala:

Bizkaiko mapa, energia zikinen kokapenarekin

Egin daigun errepaso labur bat, bakar batzuk aipatuz:

  • Petronor izan liteke gure lurraldean daukaguneko instalaziorik kutsakorrena. Petroleo-findegi honetan gainera azken urteetan muturreko baliabideak ustiatzeko ikerketak egin dira, besteak beste are bituminosoak. Argi dago gure planeta zukutzen jarraitu gura dabela
  • Gasaren alorrean, Bahía de Bizkaia Gas-eko birgasifikatzailea, eta Gaviota gas biltegia. Lehenengoa,  Europarako gas naturalaren sarrera nagusietakoa izatea nahi izan dau Eusko Jaurlaritzak betidanik. Bigarrenak, Eusko Jaurlaritzaren estrategia energetikoaren zutabeetako bat da. Azken finean, zelatan defendatu zeinke gas naturalak segurtasun energetikoa ematen dauala, gas biltegirik euki gabe?
  • Gure lurraldean, gas naturala erretzen dabeneko hiru ziklo konbinatu daukaguz: Santurtzi 4, Bahía de Bizkaia Electricidad, eta Boroa. Hirurek batera, 1955 MW-eko potentzia daukate, EAE osoan dagoen energia berriztagarrien ia bostkoitza (422 MW).
  • Zabalgarbiko erraustegia, Bizkaiko zabor kudeatze sistemaren oinarria dena, erregimen berezian sartuta dago, energia berriztagarriekin bat. Baina oso zalantzagarria da instalazio honen egoera administratiboa.

Guzti honekin nahiko ez bageneuka gure lurran, beste bi proiektu daukaguz mahai gainean, gure lurraldea alde batetik bestera gurutzatuko dabenak: Gueñes-Itsaso goi tentsioko lotura elektrikoa, eta Gatika-Cubnezais nazioarteko lotura elektrikoa, Bizkaiko Golkotik. Bi hauen inguruan gehiago sakonduko dot hurrengo sarreratan.

Argi dago gure erakundeek ez dabela indar larregirik egin energia garbien alde, eta alderantziz, energia zikinen apostu argia dago, hauek bultzatu eta babestuz. Dana dan, gizarteak oso argi dauka energia garbiak etorkizuna dirala, eta gero eta kontzientzia gehiago dago hauen alde. Argi dago erakundeek gizartearekin bat ez datoztenean, gizarteak bere bide propioa eraikitzen dauala, askotan kasurik egiten ez dabeneko agintariak alde batera utziz. Espero dot benetan, laster gure erakundeek bere portamoldea aldatzea. Nik behintzat, horretan jarraitzen dot lanean.

About author View all posts Author website

Aitor Urresti

Erantzunak / Comentarios

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.