Recuerdos EQUO

Bai, badakit tangoak hogei urtetara luzatzen dauala, baina begirada atzera botatzen dodanean, EQUO orain bost urte dirala sortu zanetik gertatutako guztiaz ohartzen naz. Oraindik ere buruan daukadaz Bilboko Ekoetxean egindako lehenengo bilera horietaz, 2011ko udaren hasieran. Gizartea pilpilean egoan egun horietan, eta batzen ginaneko lekutik oso gertu, M15M-ek Arriaga plaza okupatzen eban. Garai horretan bertan, nire konpromisu sozio-politkoa birplanteatzen nengoen, eta EQUO une horretan agertzean, nire ideiekin bat zetorren alderdia, alderdiekiko itxaropena berreskuratu neban.

Ibilaldia ez da erraza izan. Alderdi bat abiarazteak kemena eskatzen dau, baina zorionez Euskadin Berdeak-en aldezaurreko esperientzia eta laguntza euki gendun, honetan oinarrituz, ekologia politikoaren mugimendua indartzeko. Bost urte hauetan egindako lanak, emaitza onak eman dauz Euskadin: europarlamentari bat, hamar zinegotzi, hiru hiriburuak barne, eta bi diputatu lortu doguz. Bost urte hauetan gainera ekologia politikoaren diskurtsoa haziarazi dogu Euskadin, EQUO politika alternatiboen eta aldaketarako proposamenen erreferentea bilakatuz.

2012ko hauteskunde autonomikoak intentsitate pertsonal handiko une bat izan zan niretzat. Zerrendaburua nintzan, eta ikasi behar izan neban alderdi baten hautagaia izateak suposatzen dauan ikusgaitasuna onartzea, beste alderdiekin eztabaidak egitea, eta batzutan martxan gai berriei erantzunak ematea. Pertsonalki hazteko balio izan jatan esperientzia hori, adierazteko askotan errazak ez diran proposamenak azaldu eta defendatzen ikasteko, eta ideia horiek komunikabideetan zabaltzen jakiteko. Izatez, hauteskunde horien ondoren, nire jarduera hedabideetan handitu da, bai telebistan, baita Euskadi Irratiko solasaldietan ere.

Azken urte hauek pozez beteak egon dira, egunero nirekin proiektu hau aurrera eroateko lanean egon diraneko kideak, erakunde desberdinetara heldu dirala ikusteaz: europear legebiltzarretik, diputatuen kongresura eta udaletxeetara. Honek erakundeetatik egiten dan jarduera politikoa gertutik bizitzeko aukera eman daust, gure ordezkariak lagunduz proposamen, enmienda eta argumentarioen lanketan.

EQUOk 5 urte bete barri dauz, irauteko sortua. Udazken honetan Euskadin ospatuko diran hauteskundeetan, ziur nago EQUO eusko legebiltzarrean sartuko dala. Horretarako, ahots ozena behar dau, politikoki korapilotsua izango dan panorama baten lan egiteko eta argudioak sortzeko kapaza dana, eta gure gizarteak aurrean daukazaneko erronka guztiei erantzuna eman. Egoera barri honetan, proiektuari asko emateko  daukadala sinesten dot, eta horregaitik EQUOko primarietara aurkezten naz.

About author View all posts Author website

Aitor Urresti

Erantzunak / Comentarios

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

%d bloggers like this: