Mesa redonda de partidos sobre la fotovoltaica en el País Vasco, organizada por UNEF

Zein da zure alderdiak defendatzen dauan politika berriztagarria? Zein izan behar dau fotovoltaika-ren papera udaletan?

Hauek ziran UNEF-ek antolatutako energia fotovoltaika-ren inguruko iardunaldian egindako alderdien mahainguruko hasierako galderak. Mahainguru honetan EQUO eta Ahal Dugu ordezkatzen parte hartu neban, fotovoltaika-k garrantzia handia izan behar dauaneko eredu energetikoaren eraldaketarako egiten doguzaneko proposamenak azalduz.

Gure eredu eenrgetikoak erronka larriak ditu aurrean: klima aldaketa, erregai fosilen erreserben agortzea, mundu mailan eta hemen bertan energiaren banaketaren desberdintasunak, eta oligopolio energetikoak energiaren arloan erabakiak hartzeko duen eragina. Gero eta premiazkoagoa da eredu energetikoaren eraldaketa abiaraztea, aurreztean, eraginkortasun energetikoan eta herritarron eskuetan dagozan berriztagarrietan oinarrituta egon behar dauana.

Dana dan, Euskadi oso atzeratuta dago eredu aldaketa honetan. 80. hamarkadaren amaieran EAEn gas naturalaren aldeko apostua egin zan, eredu berrirako transtsiziorako erregai bezala. Egia da gas naturalak erreketan beste erregaiak baino gutxiago kutsatzen dauala, nahiz eta bere erausketa prozesu guztia aztertu ezkero, desberdintasunak murrizten diran. Dana dan, gas naturala trantsizioko erregaia izatea erabaki zanetik 30 urte pasa diranean, badirudi garaia heldu dala energia berriztagarrietara behin betiko jauzia egiteko. Dana dan, 2025erako Euskadiko estrategia energetikoko zirriborroan, gas naturalaren aldeko apostua inoiz baino argiagoa da, ibilgailuetarako ere proposatzen dalarik.

Eusko Jaurlaritzaren jarrera energia berriztagarriekiko, herrialde garatuen atzekaldean jartzen gaitu. Gaur egun berriztagarriak ez dira energiaren amaierako kontsumoaren %7ra heltzen, estatu mailan %16ra hurbiltzen dalarik. Oso aldenduta gagoz beraz Europar Batasuneko helburutik, 2020rako energiaren %20a berriztagarrietatik etortzea eskatzen dauana. Izatez, 2025erako euskal estrategiak bertan sortutako berriztagarriak kontusmoaren %11a bakarrik izatea jartzen dau helburulez. Fotovoltaika-rako helburuak negargarriak dira. Eguzki energiarentzat eusko jaurlaritzak berriztagarrien %3a bakarrik izatea proposatzen dau (energia osoaren %0.33a), fotovoltaika-rako bakarrik 108 MW emanez. Bitxia da 2020rako estrategia energetikoak fotovoltaika-rako 135 MW proposatzen dauazala. Ez dago argi beste 30 MW horiek alde batera utzi ote dabezan, edo estoldatik bota ote dabezan.

Ondo dakigu lanerako esparru izugarria daukagula eredu energetikoa aldatzeko, eta 2050erako energiaren %100a berriztagarria izatea lortzeko. Fotovoltaika eredu energetiko horren oinarrietako bat izan behar dau, balantze netoko autokontsumoa bultzatuz. Egia da Euskadin fotovoltaika-k beste leku batzuetan baino gutxiago ekoizten dauala. Sevilla-rekin konparatu ezkero, %40 gutxiago ekoizten da, baina oraindik ere Alemanian baino %10-%15 gehiago ekoizten da, Europa mailan fotovoltaika-ko aitzindaria dana. Argi dago estatuko legediak laguntzen ez dauala, eta beraz gaur eguneko autokontsumoko araua aldatu beharraz aparte, %100 berriztagarria daneko eredu baterantz bidea egiteko, elektrizitatea ordaintzeko mekanismoak berrikusi behar dira bidezko ordain bat lortzeko, eta sistema energetikoaren auditoria oso bat aurrera eroan. Dana dan, eta nahiz eta gaur eguneko legedia lagungarria ez izan, gizarte eragileek nahiko ondo ikasi dogu sistemaren zirrikituak aurkitzen, bertatik sartu era garapenerako bide berriak aurkitzeko.

Azken finean, Euskadin trantsizio energetikoa abiarazi behar dogu. Ezagutza daukagu, gaitasun teknikoa eta baliabide energetiko berriztagarriak. Trantsizioa abiarazteko falta dan gauza bakarra borondate politikoa da. Espero daigun azkeneko hau laster aldatzea, eta eredu berrirako trantsizioa laster abiaraztea, garbia eta sostengarria dana.

About author View all posts Author website

Aitor Urresti

Erantzunak / Comentarios

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.