LGTBfobia, hitz potoloa. Gay, lesbiana, transexual, bisexual eta besteen kontrako gorrotoa da, edo argiago uzteko, maitasunezko, sexuzko eta generoko aniztasunaren kontrako gorrotoa, gizarteak arruntalez hartzen dauanetik irtetzen danaren kontrako gorrotoa. Gure gizartearentzat, desberdinak diraneko gauza guztiak, ezarritako arauetik kanpo dagoana, gaiztoa da, eraso beharrekoa, gorroto beharrekoa.

Estatistikak begiratzea, besterik ez dogu behar: gorrotozko krimenen %40a estatuan, nortasun sexuala edo generokoa, edo orientazio sexualarekin lotuta dagoz, 513 krimen 2014an. Baina datu hauetatik larriena, bidegabekeri gehienak salatzen ez dirala da. Estimatzen da %70a salatzen ez dala, eta beraz 1700 krimen baino gehiago izango lirateke urtero. Ezkutuan dagoeneko errealitatea, gehienetan jasatzen dogunok isiltzen doguneko erreakitatea.

Beldurragaz bizi gara. Nolakoak garan, zelan sentitzen dogun, zelan maitatzen dogun adierazteko beldurragaz. Gizarteak erakutsi dauskulako maite doguna, sentitzen doguna, gaizki dagoala, ez dala onargarria, ustelkeria dala. Gure bikotea kalean ukitzeko beldurra sentitu dogu, eskuak emanda joatea, musu bat ematea. Sekulan egin dogunean, lortu doguneko gutxienekoa, begirada arraroak izan diralako, gaitzespenekoak izan ez diranean, eta txarrena ospitalean amaitzea suposatzen daualako. Argi daukat zuetariko askok ezin imajina daikezuela zenolako tentsioa senti daikezun kalean maite dozun pertsonarekin bat joatean, zure burua kontrolatu behar dozula jakinda, “arruntak” diraneko beste bikoteak bezala ezin zaralako portatu.

Heldu da beldurraren mugak apurtzeko unea, kaleetara irtetekoa, garan moduan aldarrikatzeko unea. Eta batez ere, ez isiltzeko unea da, erasoak salatzeko unea, mina agerian jartzeko unea. Gertatzen dana agerian jartzeko gai garan einean, zelan sentitzen garan azalduz, gure eskubideak modu eraginkorrean irabaziko doguz.

Baina ezin da izan bakarrik LGTBI+ kolektiboaren lana. Gizartea bere osotasunean, baina batez ere erakundeek, parte hartu behar dabe. Oraindik era Osasun ministroaren hitzak daukadaz buruan, gay eta lesbianen familiak, familia problematikoak garala esanez. Oraindik ere txundituta nago. Irabazi Bizkaian argi daukagu, eta erakundeetan egoera hau iraultzeko lan egingo dogu. Formazio planak ezarriko doguz maila guztietan, iudikaturan, fiskaltzan eta segurtasun indarretan, gorrotozko delituen aurrean babes sendoago bat bermatzeko. Sexu eta generozko orientazio eta nortasun diskriminazioaren kontrako Ekintza Plana bultzatuko dogu, batez ere adinezko LGTBI+ pertsonengan arreta jarriz, eta LGTBfobia-ko gorrotozko delituen kontrako Borroka Plana, Aldundia prozesu iudiazeletan eragile aktibo bihurtuz. Honetaz gain, sexu eta genero aniztasuneko normalizazioan aurrera egiteko, pertsona transexualak laguntzeko plan bat  martxan jarriko dogu, Aldundiak agiri ofizialetan sexu aldaketako tramiteak erraztuz, eta aldi berean aldundiko agirietan sexuzko hirugarren kategoria bat ezarriko dogu, errealitate ez binarioak barneratzeko.

Azken finean, erakundeetatik LGTBI+ kolektiboari laguntza eman nahi dautsogu, isiluneekin amaitzeko, eta gizarte guztiarekin bat, LGTBfobiaren lakrarekin amaitu daigun.

About author View all posts Author website

Aitor Urresti

Erantzunak / Comentarios

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.