Aitor Urresti

Muga, banaketa. Alde baten gure gauzak, ezagunak diranak. Beste aldera, ezezaguna hasten da, ikara sortzen dauana, arriskua, bere aurrean defendatu beharra daukagula. Niretzat, dena den, muga aukeren esparrua da, pertsona desberdinen artean ideiak trukatzeko tokia, elkar aberasteko. Gureak ez direneko ideiekin kutsatzen uzteko lekua, aldez aurretik ikasitakoa birplanteatzeko.

AitorUrrestiNire izena Aitor Urresti da, eta hainbat urteetan nabil saretik “Mugalari”  eta “Mugatik” ezizenekin. Maiz sentitzen bait naz mundu desberdinen arteko mugetan, ideien kontrabandoa egiten.

Izatez ez naz sekulan guztiz eroso sentitu bizi nazaneko esparruetan, atzerritarra izango banintz bezala. Mugan sentitzen naz beti, beste ikuspegiak kontutan hartzeko askatasunarekin.

Bestalde, inegeniaria naz, bereziki energia berriztagarrietan eta eraginkortasun energetikoarekin lan egiten dauana. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiten dot Energia Berriztagarrien irakasle gisa, eta energia termikoaren biltegiratzean ikertzen dot. Baina web-orri honetan ikusiko dozuen bezala, nire interesak askoz ere zabalagoak dira.

Betidanik ardurate nabe gure gizarteko arazoak, eta 14 urte neukazala, gizarte mugimendu desberdinetan murgiltzen hasi nintzan. Modu honetan, arazo eta konponbideekiko begirada zabal bat lortu dot: mugimendu bakezalea, ikasle mugimendua, sindikala, nazioarteko elkartasuna, parte hartzeko demokrazia, LGTBI+… Gaur egun gatazka energetikoetan murgilduta nabil, Fracking-aren kontrako plataformatan, Gure Energia Eredu Energetiko Berri baterako Plataforman, edo Garoñaren Kontrako Foroan.

Erantzunak / Comentarios

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.