Orain aste batzuk, Goinerrek eta Rescoop-ek antolatzen eben “Gizarte Energia” jardunaldietara gonbidatu ninduten. Jardunaldi hauetan, Javier Garcia Breva edo Sergio de Otto-rekin parte hartzeko ohorea euki neban. Bi hitzaldi emateko aukera euki neban, eta orain hauen bideoak eskuragarri dagozanez, zuekin partekatu gura dodaz.
Nire lehen hitzaldia, Demokrazia Energetikoa eta Gizarte Energia-ri buruzkoa izan zan. Gure gizartean gertatu diran aldaketetaz hitzegin neban, non energia adituentzat bakarrik daneko arazo tekniko bat izatetik, gizarte eztabaiden muinoa izatera pasa dan, gizarte mugimendua desberdinak sortaraziz: kooperatiba energetikoak, Eredu Energetiko Berri Baterako Plataforma eta Gure Energia, Fracking-aren kontrako plataformak, edo Garoñaren Kontrako Foroa. Hemen daukazue bideoa.
Bigarren hitzaldia, Eusko Jaurlaritzako Estrategia Energetikoaren zirriborroaren ingurukoa izan zan. Aldez aurretik idatzi dot honetaz bai blog-ean, baita prentsan ere. Hasierako ideia, eusko jarularitzako edo EVE-ko norbait bertaratzea zan, aberatsagoa izan litekeeneko eztabaida bat sortzeko. Baina azken unean hauek gonbidapenari uko egin eutsen, eta nik bakarrik egin behar izan neban bai zirriborroaren aurkezpena, eta honen azterketa kritikoa ere. Hemen daukazue bideoa.
Amaitzeko, jardunaldian beste hainbat hitzaldi interesgarri egon ziran. nahi dauanak, hemen dagoz bideo guztiak eskuragarri.