Warning: Creating default object from empty value in /homepages/8/d572622863/htdocs/app572623094/wp-content/themes/throne/include/options/ReduxCore/inc/class.redux_filesystem.php on line 29
Irabazi Bizkaia, etorkizuna irabazteko - Aitor Urresti
Candidatas Irabazi

Azken egunotan, EQUO, Ezker Anitza eta Alternatiba Errepublikarraren arteko elkartze prozesua burutu dogu, Irabazi Bizkaia izenpean. Badira hilabeteak prozesu hau hasi gendunetik, eta nahiz eta luzea izan dan, asko dira ikasitakoak.

Hilabete hauetan, adostasunak lortzea ez dala beti erreza ikasi dogu. Bi elkartzen ez dirala batek nahi ez dauanean, baina batez ere, benetan gura danean, desberdintasunak alde batera uzten dirala alkarregaz joateko. Eta hauxe da Bizkaian lortu doguna. Alde batera utzi dogu marra gorrien funtzioan eraikitzeko joera zaharra, banantzen gaituanaren arabera lan egitearena. Konfidantzazko sareak ehundu doguz marra berdeetan oinarrituta, batzen gaituana oinarri dalarik. Baina guztiaren gainetik, herritargoak eskatzen ebana kontutan hartu dogu: ezker alternatibo eta ekologistak bat egin behar dogula. Eskari hau aintzat hartu dogu, eta Irabazi ekimen sozial eta politikoa sortu dogu. Irabazi Bizkaia herritargoaren ezinegonetatik sortutako proiektua da. Baina haratago joan nahi dauaneko proiektua da, arduratan eta ezinegonetan gelditu beharrean, pertsonen ametsak eta bizipozak entzun doguz baita ere. Ekimen hau batez ere amesten dogun Bizkaia lortzeko sortu da.

Jakin badakigu gure herrialdean bizi doguneko egoera ez dala bate ere ona. Baliteke krisia beste toki batzutara baino beranduago heldu izana, baina argi dago heldu jakula eta ez dago berreskuratzeko seinalerik agerian. Bizkaiko gizarte eredua eta ekonomia agortuta dagoz. Erakundeetatik enpresa handiak laguntzea erabaki da, Iberdrola eta Petronor adibidez, eta hutsik gelditzen diraneko azpiegitura handiak, Supersur bezalakoak. Hondakinen politkak ostrukaren estrategia jarraitzen dau, epe laburrean erabili ezin izango doguzaneko erraustegi eta zabortegietan oinarrituz, baina 5 urte barruko estrategian pentsatu gabe. Bizkaiak ez daki zer dan estrategia energetikoa, energiaren arloa kontrolik gabe dago. Farcking-a, itsasoan gasa bilatzeko zundaketak, edo berriztagarrien eskasia (estatuko mailarekin konparatuta, berrizatagarrien pisua erdia baino gutxiago da) honen seinale dira. Eta hau gutxi balitz, eraikuntzako iskanbilak (batzuk zorionez gelditu doguz), edo Kutxabank-en pribatizazioa. Jauntxoa-ren politika bezala izendatu geinke Bizkaian egindakoa, azken hamarkadan Jose Luis Bilbaoren irudiak nahiko argi erakusten dauana.

Egoera hau irauli nahi dogu. Lehenik eta behin, politika eraldatuz, gaur egun BPG-aren zerbitzura jartzeko obsesioa alde batera utziz, pertsonak muinoan jartzeko, politika eta ekonomia jendearen ongizatera zuzentzeko. Gaur egun Bizkaian bizi garanok, eta munduan bizi diran beste guztiak ere, gugaz elkarbizitzen diraneko izakiak ahaztu barik. Amesten doguneko Bizkaian pertsona guztiek duintasunez bizitzeko modua eukiko dabe, planetaren mugak zainduz, etortzekoak diraneko belaunaldien etorkizuna mailegatu gabe. Hau dala eta, bizi onaren alde egin behar dogu, bizipoza beereskuratuz, poztasuna defendatuz. Lor daigun herritarrek lema hartzea, politika gizartetik eginez, gizartearen alde. Azken finean, gaurreguna aldatu daigun, etorkizuna irabazteko, Bizkaia Irabaziz!

About author View all posts Author website

Aitor Urresti

Erantzunak / Comentarios

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

%d bloggers like this: